Four Men and a Dog
Four Men and a Dog | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | herri-kanta |
Cathal Hayden (en) | |
Informazio gehigarria | |
fourmenandadog.net | |
Four Men and a Dog (euskaraz "Lau Gizon eta Txakur bat") 1990ean Belfasteko Folk Jaialdian ezagutarazi zen irlandar musika herrikoia jotzen duen taldea da. Talde honek usadiozko irlandar musika beste musika motekin nahasturik jo ohi du, rocka, jazza, bluesa, bluegrassa, swinga, salsa, polka eta baita rapa barne direla. Jatorriz taldearen izena kidea eta abeslaria den Mick Dalyren ezizenetik eratorritakoa da: "The Black Dog" ("Txakur Beltza). Mick gaur egun Kevin Dohertyk ordezkatzen du.
1994an The Band talde ospetsuarekin topatu eta New Yorkeko estatuan dagoen Woodstock herriko Levon Helm´s estudioan beren Doctor A's Secret Remedies bilduma grabatu zuten, honetan Garth Hudson eta Randy Ciarlante musikariak gonbidatu zituztelarik. Erresuma Batuko biran Rick Danko musikaria Four Men and a Dog taldera gehitu zitzaion, bira honetan taldeko betiko abesti ospetsuenak jo zituztelarik.
Taldeko kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cathal Hayden (biolina)
- Gerry O'Connor (banjoa, biolina)
- Gino Lupari (bodhran, hezurrak, ahotsa)
- Kevin Doherty (gitarra, ahotsa)
- Donal Murphy (akordeoia)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Barking Mad (1991)
- Shifting Gravel (1993)
- Doctor A's Secret Remedies (1995)
- Long Roads (1996)
- Maybe Tonight (2003)
- Wallop the Spot (2007)